Politika

"Ezker abertzalea mugitzen bada", beste alderdiek bat eginda aritu behar dutela esan du Lopezek

PSE-EEk Txarli Prieto, Jose Antonio Pastor eta Miguel Buen aurkeztu ditu gaur 2011ko foru hauteskundetarako zerrendaburu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

2010eko abenduaren 11
16:33
Entzun
PSE-EEk 2011ko foru hauteskundetarako zerrendaburuak aurkeztu ditu gaur. Hurrenez hurren, Txarli Prieto, Jose Antonio Pastor eta Miguel Buen izango dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundietarako hautagaiak. Patxi Lopez lehendakariak parte hartu du aurkezpen ekitaldian, eta hauteskundeak irabazten badituzte, "hiru lurralde eta herrialde bat" defendatuko dituztela esan du, eta ez direla "gaizki ulertutako eskuduntzetara" jolastuko. Gainera, "gastuak ez bidertzeko" azpiegitura, zerbitzu eta prestakuntzen mapa bat" osatzea proposatu du Lopezek.

Euren hautagaitzak alde batera utzita, ezker abertzalearen prozesuaz ere aritu da Lopez. Zehazki esan du, "ezker abertzalea mugitzen bada", beste alderdiek bateginik egon behar dutela: "Ezin dugu bakoitza bere aldetik aritu, demokraten arteko ezberdintasunak handituz". Gainera, esku batekin "biolentzia defenditzen dutenen aurka demokraziari heldu" behar zaiola esan du, eta bestea eskuarekin demokraziari ere bai, "demokraziaren bidea ibili nahi duenari bide bateratzailea erakusteko".

EAJ, jomugan

EAJren aurka hitz gogorrak izan ditu Lopezek, eta bere politika herritar guztientzako mesede dela esan du. "Baina eurei [EAJri] ez zaie hori gustatzen, herrialde hau eurek bakarrik gobernatu zezaketela uste baitzuten, eta argudiorik ez dutenez, iraindu egiten gaituzte, euskara gorroto dugula esaten digute; baina eurak dira diputazietan euskararentzako diru partidak geroz eta gehiago murrizten dituztenak. Eta ETB hondatzen ari garela esaten digute, baina gu euskal dibertsitatea eta pluralitatea babesten ari gara, ez eurak egiten zuten moduan kontsignak bete".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.