Barrenaren esanetan, "ezker abertzalea kriminalizatzea" izan dute helburu Madrilen gertatutako atentatuen ondorioz. "Hori izandu da PPren gezur handiaren helburu nagusia, ezker abertzalea seinalatzea, euskal herritar guztiak seinalatzea atentatu horien erantzule bezala, eta bide batez, beraien lotsak ezkutatzea, eta gerra kriminal horien lotsak mantentzea", nabarmendu du.
"Gaur ikusten ari garenez, ez bakarrik euskal herritarrok, baizik eta Espainia osoko herritarrak ari dira gezur hori zigortzen. Gezurra zigortzen aritu gara euskal herritarrok egun osoz hautestontzietan, eta orain PP eta Espainiako Gobernuari esaten ari gatzaie gezur gehiagorik ez, eta utzi ditezaietela euskal herritarrei libreki erabakitzen", zehaztu du Barrenak.
ESPAINIAKO GORTEETARAKO HAUTESKUNDEAK/ERREAKZIOAK
"Ezker abertzalea urte askotarako" dagoela esan du Pernando Barrenak
Pernando Barrena Bergarako ekimeneko sustatzailek Iruñean agertu duenez, gaurko hauteskundeek adierazten dute "ezker abertzalea urte askotarako" dagoela. "Hauteskunde kanpaina honetan lokal publikoak ukatu egin zaizkigu, kolore guztietako poliziek egurtu izan nahi gaituzte eta saiatu egin dira ezker abertzalearen iniziatiba politikoa gelditzen eta galarazten, eta esan behar dugu ez dutela inondik ere lortu", azpimarratu du Barrenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu