Veneziako II. Bake prozesuei eta gatazken konponketei buruzko nazioarteko hitzaldietan; Euskal Herriko, Irlandako eta Kurdistango ordezkariak egongo dira.
Euskal Herriko egungo egoera aurkezteko Jone Goirizelaia, Marian Beitialarrangoitia eta Juan Carlos Alduntzin ezker abertzaleko kideak joan dira ordezkari bezala. Irlandako ordezkaritza Sinn Feineko Alex Maskey diputatuak bete du. Demir Celik da Kurdistango BDP alderdiko ordezkaria. Horiez gain, Alemaniako Die Linke alderdiko Jorge Klute europarlamentariak ere hitzaldietan hartuko du parte.
2009ko azaroan egin ziren I. Bake prozesuei eta gatazken konponketei buruzko hitzaldietan; eta mintzaldi horiei jarraipena eman nahi diote gaur eta bihar artean. Euskal Herriko eta Kurdistango egoera aztertu zuten aurrekoan, eta urte eta bi hilabete horietan egon den bilakaera izango dute aztergai.
Gaurkoan harrera nagusia izan da, eta bihar izango dira hitzaldiak. Agertoki demokratiko bat garatzeko demokrazia parte hartzaileak duen eginkizuna aztertuko dute goizean, eta arratsean gatazken konponketen inguruan.
Euskal HERRIA
Ezker abertzalea, Veneziako bake prozesuei eta gatazken konponketei buruzko hitzaldietako partaide
Ezker abertzaleaz gain, Irlandako Sinn Feinek, Kurdistango BDPk eta Alemaniako Die Linkek hartuko dute parte gaur eta bihar gai horien inguruko mintzaldietan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu