Ezker abertzalea, Aralar, EA, Alternatiba eta AB elkarrekin agerraldi batean azalduko dira bihar lehen aldiz. Baionan izango da prentsaurrekoa. Ezkerreko eta abertzaleen arteko apustu estrategiko nazionala dute xede.
Hitzarmen horretara heltzeko konpromisoen berri emango dute Baionan. "Indarrak biltzearen aldeko apustu estrategikoaren aldeko hautua" egin dutela dio prentsa oharrak. Trinkete Modernoan izango da ekitaldia, 10:00etan.
Ezker abertzalea, EA eta Alternatiba Bildu koalizioan daude, Aralar eta laurak Amaiurren, eta AB eta Batasuna EH Bain.
2010eko ekainean ezker abertzalea eta EAk akordio estrategikoa sinatu zuten, eta urte bereko abenduan Alternatiba eta hirurek Euskal Herria Ezkerretik agiria.