Gipuzkoan «ezetzaren koalizioa» osatzen dutenei jarrera aldatzeko deia egin die ezker abertzaleak. Hala, EAJri, PSE-EEri eta PPri «arduraz» jokatzeko, «garai berrietara» egokitzeko eta «iragana» atzean utzita etorkizunera begiratzeko eskatu die. Idoia Aiastui eta Agurne Barruso ezker abertzaleko kideek salatu dutenez, EAJ, PSE eta PPk «eskuineko alderdi» baten moduan lan egiten dute, eta «iragana»eskaintzen diete gipuzkoarrei.
Ezker abertzaleko kideen ustez, hiru alderdiek «praktika politiko zaharkitua» dute, eta horren ispilu da hiri hondakinen kudeaketan duten jarrera. «Errausketa amaitu egin behar dela esaten ari dira Europatik, baina EAJk, PSEk eta PPk errauste plantarekin tematuta jarraitzen dute».
Gaur egun Gipuzkoan bi bloke nagusi daudela adierazi dute Aiastuik eta Barrusok: batetik, «ekimen eraikitzaileak, ausartak eta eraginkorrak» proposatzen dituztenak, eta, bestetik, edozein aldaketa «oztopatu» nahi dutenak. Ezker abertzaleko kideek uste dute EAJ, PSE eta PPren diskurtsoak «iraganekoak» direla eta krisian sakondu baino ez dutela egiten.
Hori ikusirik, ezkerreko bloke subiranista eraikitzen jarraitzeko eskatu diete gipuzkoarrei, bai prozesua bururaino eramateko, bai herrialdean «aldaketa politiko eta soziala» gauzatzen jarraitzeko.
Ezker abertzaleak «arduraz» aritzeko eskatu die EAJ, PSE-EE eta PPri
Gipuzkoan «ezetzaren blokea» osatzea eta iraganeko diskurtsoa izatea egotzi die ezker abertzaleak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu