Bergarako Ekimeneko sustatzaileek autodeterminazioaren aldeko hiru milioi botopaper zabaldu dituzte dagoeneko Hego Euskal Herriko herri gehienetan. "Ezker abertzaleak herri eta auzoetan banatu ditu botopaperak, gero etxeetara zabaldu ahal izateko", azpimarratu du Joseba Permach Batasuneko mahaikideak. Ezker abertzaleko kideek nazioarteko begiraleen laguntza eskatu dute zenbaketa zuzen egingo dela ziurtatzeko.
Halaber, "oztopo eta boikot guztien gainetik hauteskunde kanpainarekin aurrera" jarraituko dutela nabarmendu dute Bergarako Ekimenaren sustatzaileek. Ildo horretatik, AuBko Joxe Ramon Etxebarriak Bergarako Ekimenaren botopaperaren aldeko botoa emateko eskatu du. "Udal hauteskundeetan AuBri bozka eman zioten 150.000 lagunei Bergarako Ekimenaren aldeko botoa emateko eskatzen diegu", adierazi du AuBko kideak.
Espainiako Gorteetarako hauteskundeak
Ezker abertzaleak autodeterminazioaren aldeko hiru milioi botopaper zabaldu dituela iragarri du Permachek
Joseba Permach Batasuneko mahaikideak adierazi duenez, ezker abertzaleak autodeterminazioaren aldeko hiru milioi botopaper zabaldu ditu Hego Euskal Herriko auzo zein herrietan. Halaber, Bergarako Ekimeneko sustatzaileak martxoaren 14an jarriko diren 3.600 hauteskunde mahaietan egongo direla azpimarratu du, eta zenbaketa zuzen egingo dela ziurtatzeko nazioarteko begiraleak eskatuko dituztela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu