Politika

Ezker abertzaleak azken proposamena Zapaterori begira egin duela uste du Egibarrek

2007ko otsailaren 8a
18:15
Entzun
Arnaldo Otegik, Rufi Etxeberriak, Arantza Santestebanek eta Xabi Larraldek ezker abertzalearen izenean atzo aurkeztutako proposamen politikoa aintzat hartu behar dela uste du Joseba Egibar GBB Gipuzku Buru Batzarreko presidenteak, plantamendu horrekin "bat egin edo ez".

Hala ere, Egibarrek uste du bereziki PSOEri eta Espainiako Gobernuari begira egin duela ezker abertzaleak proposamen hori, Barajasko atentatuaren ondoren konponbide prozesua bultzatzeko asmoz; hots, Zapateroren Gobernuari egindako keinua dela. "Zapaterok, adierazpenen bidez behintzat, ez du oraindik behin betiko itxitzat eman prozesu hori, eta nolabaiteko oinarri politikoen inguruan gutxieneko akordio bat lortzeko bidean bota du ezker abertzaleak proposamen hori", esan du Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.