politika

Ezker abertzaleak "begi onez" ikusten du EAk subiranisten bilgune bat sortzeko egindako proposamena

Hala ere, bide horretan pauso bat gehiago ematea beharrezkotzat jo du ezker abertzaleak, "eman eta hartu beharreko urrats eta konpromiso zehatzak definitzea".

2009ko azaroaren 23a
16:28
Entzun
Pasa den larunbatean Eusko Alkartasunak (EA) egindako proposamena "begi onez" ikusten duela adierazi du ezker abertzaleak. EAk Donostian egin zuen bilkuran, eragile politiko, sindikal eta sozialeisubiranisten bilgune bat sortzeko deia egin zien. EAren asmo horiek larunbatean aurkeztu zuten Oinarrizko proposamena Euskal Herriaren independentziaren aldeko akordio subiranista sustatzeko izeneko txostenean daude. Miren Legorburu eta Tasio Erkizia ezker abertzaleko kideak EAren proposamenen aurkezpenean izan ziren.

"Altsasun (Nafarroa) aurkezturiko Prozesu Demokratikorako lehen urratsa: Ezker abertzalearen oinarriak eta borondateaagiriaren bidez genion moduan, beharrezkoa ikusten dugu aldaketa politikoa gauzatze bidean mugimendu independentista bat artikulatzea".

Hala ere, ezker abertzaleak gaineratu du beharrezkoa ikusten duela hurrengo fase batera igarotzea. " Indar independentisten metatzeari eta aldaketa politikoaren bidean aurrera egiteari begira eragile politiko, sindikal eta sozialek eman eta hartu beharreko urrats eta konpromiso zehatzak definitzeko fasera, alegia". Urrats horrekiko bere konpromisoa eta borondatea berretsi du ezker abertzaleak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.