Odon Elorza (PSE) Donostiako alkateak ezker abertzaleak ETArekin amaitzeko dituen "argudio sendoak" babestearen alde egin du, bere ustez, Batasunak fase politiko berria irekitzeko duen asmoa "benetakoa" delako. Hala ere, "konfiantza eta esperantza izatea oso zaila" dela adierazi du eta "ETAren presioagatik" bide horretan aurrera egitea zaila izango dela nabarmendu.
Arnaldo Otegi, Rafa Diez eta ezker abertzaleko beste kide batzuei talde armatuaren amaiera ekarriko duen "mugimendu politikoa" bultzatzeko eskatu die Elorzak, bide horretatik "ETAk betirako armak uzteko eta oinarri demokratikoei heltzeko, Aralarrek bere garaian egin zuen bezala".
Donostiako alkateak gaineratu du Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez eta Miren Zabaleta espetxeratzearen aurka agertu zela. Izan ere, pasa den urrian, Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak bost lagun horiek kartzelara bidali zituen "ezker abertzalearen koordinazio batzordea" osatuta "erakunde terroristako kide" izatea leporatuta.
politika
Ezker abertzaleak ETArekin amaitzeko dituen "argudio sendoak" babestearen alde egin du Odon Elorzak
Hala ere, Donostiako alkateak uste du, "ETAren presioagatik" bide horretan aurrera egitea zaila izango dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu