Ezker abertzale osoak abiatuko du hemendik aurrerako estrategiari buruzko hausnarketa, eta bidea Euskal Herria aintzat hartzen duten eragile guztien artean egitea da nahia.
Sortuko Hasier Arraizek, LABeko Ainhoa Etxaidek eta Ernaiko Maialen Etxeberriak hiru erakundeetako ordezkaritza zabalarekin egindako agerraldian adierazi dute "lurralde batasunaren eraikuntzari" heltzeko unea iritsi dela. Hartarako, lehenik eta behin, Ipar Euskal Herrian, Nafarroan zein EAEn estatus politikoari buruzko eztabaidari heltzen saiatuko direla jakinarazi dute, herritarren borondatean oinarrituta Euskal Herria "entitate politikoa" izan dadin.
"Gu bagoaz. Euskal Herria badoa". Hitz horiekin laburbildu dute ezker abertzalearen proposamena. "Estatuen zain egoteak geure burua kateatzea suposatuko luke", azaldu dute zergatia.
Herriz herriko eztabaida prozesuari ekingo diote orain, eta Aberri Egunerako proposamen "borobildua" izatea espero dute.
Euskal Herria
Ezker abertzaleak "euskal bidea" eraikitzeko estrategia abiatuko du
Sortuko, Ernaiko eta LABeko ordezkariek azaldu dutenez, aldebakartasunetik abiatuta Espainiako eta Frantziako estatuekin "konfrontazio demokratikoa" sustatuko du, "Euskal Herria independente eta sozialista" sortzeko bidean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu