Consuelo Ordoñez eta Josu Puelles Coviteko ordezkariak Hagan izan ziren atzo, Nazioarteko Epaitegiari eskatzeko iker dezala ETAk eta ezker abertzaleak gizateriaren kontrako krimenak egin ote dituzten.
Gaur goizean, fiskalaren bulegoan txosten juridiko bat utzi dute. Ikertzeko eskatzen duten 11 pertsonak "ETA-Batasuna erakundearen" buruzagi izan direla azaldu dute bertan, eta horiek auzitara eramatea galdegingo dio gorteari.
Arnaldo Otegi, Joseba Permach, Pernando Barrena, Josu Urrutikoetxea, Jose Luis Eziolaza, Tomas Elorriaga, Juan Kruz Maiztegi, Eusebio Arzallus, Rafael Santiago, Iratxe Sorzabal eta David Pla dira Coviteren txostenean ageri direnak.
Horiek gizateriaren kontrako krimenak egin dituztela eta horiek ez direla iraungi azaldu du Covitek, "gatazka armaturik" izan gabe "biztanleria zibilaren kontrako eraso sistematikoak" egin zituztelakoan.