politika
Ezker Abertzaleak Ibarretxe eta Lopezekin biltzeko asmoa agertu du lehendakaria aukeratu aurretik
Eusko Legebiltzarreko EAB Ezker Abertzalea taldeak adierazi duenez, hemendik bi astera egingo den lehendakari hautaketarako ez daukate botoa erabakita. Horregatik, lehenago EAJko eta PSE-EEko hautagaiekin biltzeko asmoa dutela adierazi du Nekane Erauskin EABko bozeramaileak.
Erauskinek jakitera eman duenez, bi aste hauetan Joan Joxe Ibarretxe jarduneko lehendakariarekin eta Patxi Lopez PSE-Eeko lehendakaritarako hautagaiarekin biltzeko asmoa du EABk. Biltzar hauen bitartez botoa zeini eman erabakitzen saiatuko dira. EABk ez du inolako baldintzarik jarri nahi botoa baten edo bestearen alde emateko. Bi hautagaiekgatazka politikoaren irtenbidearen inguruan etagiza eskubideen eta eskubide zibil eta politikoen inguruan duten iritzia jakin nahi dute. Halaber, "bazterketarik gabeko elkarrizketari buruz zer iritzi duten” jakin nahi dute EABko kideek. Oraingoz ez dute data zehatzik Ibarretxe eta Lopezekin egin asmo dituzten bilera horiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu