Ezker abertzaleak igandean egingo duen ekitaldian ETAri "ordainik gabe" desegiteko eskatzea espero du Aresek

2012ko otsailaren 24a
13:49
Entzun

Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak espero du ezker abertzaleak ETAri "ordainik gabe" desegiteko eskatzea igande honetan Donostiako Kursaleean egingo duten ekitaldian. Aresek "literatura, antzerki eta bitariko adierazpenak" uzteko eskatu dio ezker abertzaleari eta "argi" adierazteko "akatsa izan zela ETAri babesa ematea".  

Aresek adierazi du ezker abertzaleak aurkeztuko duen testuak ez lukeela "errua banatu behar" ez eta "parekatze eta zuribide onartezinik" egin. Gogorarazi du alderdiek aukera dutela bizikidetzan pausoak emateko, eta Espainiako Kongresuan PPk, PSOEk, CiUk eta EAJk adostutako testuaren ildotik, beste testu bat aurkeztuko duela Patxi Lopez lehendakariak Eusko Legebiltzarrean. 

Donostiako ekitaldia

Ezker abertzaleak esan du igande honetan Donostiako Kursaalean egingo duen ekitaldian «borondate osoa» agertuko duela «bake justu eta iraunkorreko agertokia lortzeko». Publiko egingo duten adierazpena «urrats berria» izango da Aieteko adierazpenean marraztutako bide orrian, eta prozesu demokratikoa sendotzeko balio izango du, haien hitzetan. Adierazpen horrek bost ardatz izango ditu, eta «etorkizunean guztiok garaile izateko agertoki demokratikoaren eraikuntzan» ekarpena izango da. Halaber, azpimarratu dute aro politiko berriak «osotasunezko erantzunak» ematea eskatzen duela, eta eragile politiko guztiak konponbide demokratikoaren aldeko «eragile proaktibo» izatea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.