Ezker abertzaleak manifestaziora joateko dei egin du

2011ko abuztuaren 10a
15:53
Entzun

Ohar baten bidez, ezker abertzaleak atxikimendua adierazi dio larunbatean Donostian Eleak mugimenduak antolatuta  Euskal Herria Libre eta Legala. Eskubide guztiak guztiontzat lelopean egitekoa den manifestazioari.

Oharrean ezinbestekotzat jo ditu modu honetako mobilizazioak, "herritarrei aitortzen dielako eskubide osoko agertoki baten aldarrikapenaren protagonismoa"; ezker abertzalearen iritziz, Euskal Herrian abian den prozesuaren "berme eta motorra" euskal gizartea eta mobilizazioa dira.

Ezker abertzaleak "Euskal Herriak behar eta merezi duen etorkizunarekin" duen konpromisoa berretsi du. "Inolako indarkeriarik gabeko Euskal Herria nahi dugu, inoren aurkako mehatxurik gabea, presio, jazarpen, atxiloketa eta torturarik gabea", zehaztu du. Horretarako, Espainiak "epaiketa politikoa, jazarpenak eta oinarrizko eskubideen urraketak" bertan behera uztea ezinbestekoa dela gehitu du, eta  "Madrilek bultzatzen duen blokeo politikaren amaiera exijitzeko" mobilizatzen jarraitzeko deia egin du.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.