Azpiegiturak

Ezker abertzaleak Nafarroako AHTaren lanak gelditzeko eskatu du

Elkartasuna adierazi diete Barcinari tartak botatzeagatik atxilotutakoei.

2011ko azaroaren 5a
14:56
Entzun

Ezker abertzaleak atzo Nafarroan hasi ziren AHTaren lanak gelditzeko eskatu du gaur Iruñean, eta bide batez, babesa eta elkartasuna adierazi die Yolanda Bardina Nafarroako presidenetari tartak botatzeagatik atxilotutakoei. "Delitua baliabide publikoak xahutzen dituztenek egiten dute, lurraldea ustiatzen dutenek eta euren proiektuak inposatzen dituztenek", esan du Txelui Morenok, Ainhoa Irigibel, Juan Kruz Aldasoro, Koldo Flores eta Kepa San Martinekin batera egindako agerraldian.

AHTaren lanak hasita UPNk eta PSNk osatzen duten gobernuak "inposaketan" aurrera pauso bat eman nahi duela salatu du Morenok, eta nabarmendu du 2012ko aurrekontuetan %3ko murrizketa aurreikusten duten bitartean, AHTren lanetarako dirua handitu nahi dutela. Horregatik Nafarroako Gobernua bere lehentasunak zeintzuk diren esatera deitu du, "herritarren beharrak edo gutxi batzuen negozioa".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.