Ezker abertzaleak ontzat hartu du Zubietan kartzela egiteko plana geratu izana

Zubietako kartzelako lanak etenda. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
Donostia
2012ko martxoaren 6a
00:00
Entzun
Zubietan (Gipuzkoa) kartzela egiteko proiektua eten izana begi onez hartu du ezker abertzaleak. Gipuzkoan «makro kartzela bat» eraiki nahi zutela nabarmendu du, eta hori kalterako izango zela presoentzat. «Espetxe eredu ankerra da». Zubietako espetxea eraikita Martutenekoa ixteko asmoa zuten, eta han etxeak egitekoa. Orain plana etenda, EAJren, PSEren eta PPren ereduak «porrot» egin du, ezker abertzalearen iritzian. «Orain, herritarroi egokituko zaigu arduragabekeria ordaintzea eta konpontzea».

Martutenen 1.200 etxebizitza egiteko proiektua ezbaian jarri du Espainiako Gobernuaren erabakiak. Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak esan du inguru hori ezin dela «geratu». Auzia zertan den argitzeko, bilera egingo du Espainiako Espetxe Erakundearekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.