Euskal presoak

Ezker abertzaleak PPri eskatu dio utz dezala "euskal preso politikoen eta beraien senideen kontra erabiltzen duen erruleta errusiarra"

Herrira presoen eskubideen defentsarako herritar mugimenduaren aurkezpenean izango da bihar ezker abertzalea, Donostian.

2012ko otsailaren 4a
17:29
Entzun

Ezker abertzaleak gaur jakinarazi du Herrira mugimenduaren aurkezpenean egongo dela bihar, Donostiako Kursaalean.  "Biziki" agurtzen du mugimendu hori, "zabala eta askotarikoa", eta haien arabera, "mugimendu honek hartuko du joan den urtarrilaren 7an Bilbon egindako manifestazio erraldoi eta historikoaren lekukoa". Maribi Ugarteburu mintzatu da ezker abertzalearen izenean.
 
Gaur emandako prentsaurrekoan azaldu dutenez, Euskal Herriko gehiengo politiko, sozial eta sindikala da preso politikoekiko berehalako neurriak exijitzen dituena: beraien zigorra edo eta zigorraren 2/3 edo 3/4 beteta dauzkaten presoen askatzea, gaixorik dauden presoen askatzea, eta euskal preso politiko guzti-guztiak Euskal Herriko kartzeletara ekartzea.  

Ezker abertzaleak ezinbestekoa deritzo euskal preso politikoen kontra ezartzen den "kartzela 
politiko inhumanoa berehala eta behin betiko baztertzea", eta uste zendo bat du: normalizazio politiko eta demokratikoan aurrera egiteko, "euskal preso politikoen egoerari ekitea lehentasun osoko kontua da".  
 
Horrekin batera, Antonio Basagoiti EAEko PPko presidentea eta bere alderdikideak "bakarrik eta bakarturik" daudela nabarmendu dute, Espainiako gobernuak euskal preso politikoei ezartzen dien espetxe politika kriminalaren defentsan. "Urraketa oso larriak estaltzen dituen espetxe politika da, egunez egun begi-bistakoagoa". 
 
PPri eskatu diote eta Basagoitiri "ez dezatela luzatu minutu bat ere gehiago euskal preso politikoen eta beraien senideen kontra erabiltzen duten erruleta errusiarra". 


 
 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.