Ezker abertzaleak salatu du PPk eta PSOEk "biktimen instrumentalizazioa" egiten dutela

2011ko abuztuaren 23a
13:33
Entzun

Ezker abertzaleak "PSOE eta PPk egiten duten sufrimenduaren erabilpen politikoa eta gatazkaren biktimen instrumentalizazioa " salatu du prentsa ohar baten bidez. Bere ustez jarrera horrekin "Euskal Herriko gatazkaren konponbiderako urratsak emateko garaian duten ekimen politiko gabezia eta inmobilismoa" ezkutatzen saiatzen dira bi alderdi horiek.

Ezker abertzaleak PP eta PSOEri "oinarri errealik gabeko polemikak" sortu eta elikatzea leporatu die; "PP eta PSOEk Euskal Herriko hainbat eragile politiko, sindikal eta sozialek agertoki politiko berri baten alde martxan jarritako prozesua oztopatu nahi dute, iraganeko agertokietara itzuli nahi dute eta horretarako krispazioa eta gatazkaren enkistatzea soilik eskaintzen dute". 

Ezker abertzaleak gogoratu du Gernikako Akordioa sinatuz Euskal Herriko hamarnaka eragile politiko, sozial eta sindikalek "garazka politikoak eragindako biktima guztien aitortza eta erreparaziarekiko konpromisoa" hartu dutela eta PSOE eta PPri deia luzatu die "sufrimenduarena bezalako gai sentsiblea" hauteskunde aurreko eztabaida eta "ziruku mediatikotik" kanpo uzteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.