Kazetari ugari bildu ziren atzo Donostian 'No Apartheid-Autodeterminazioa' lemapean egin zen manifestazioa jarraitzeko. Ertzainik ez zen izan ibilbide osoan. Lau mila lagunek zeharkatu zituzten Donostiako kaleak Aste Nagusiaren hasieran egunean.
Euskal Herriak bizi duen "apartheid egoera" salatzea eta autoderminazioaren aldarrikapena berrestea zen atzoko manifestazioaren xedea. Manifestazioa inolako istilurik gabe egin zen, eta Boulevardean Arnaldo Otegi SAko parlamentarioak hartu zuen hitza. "Hogeitabost urtean egia esan dugulako bizitzen ari gara bizitzen ari garena" adierazi zuen Otegik, eta 1977. urtean EAJk beste jarrerabat izango balu "egun, ez litzatekela ez bonbarik ez hildakorik egongo" nabarmendu zuen.
Autodeterminazioa eta lurraldetasuna bezalako hitzak agenda politikoan sartu dituztelako pozik agertu zen Batasuneko bozeramailea, "hori gure lanaren emaitza izan baita", eta EAJri gogorarazi zioen "ezker abertzaleak ukabila itxita baina eskua irekita" edukitzen jarraitzen duela, "hori bai, aurrera egiteko bada, guk beti irabazteko borroka egiten baitugu, eta ez egungo egoerari eusteko".
Otegi Boulevardeko kioskoan hitz egiten ari zela hiru kaputxadun igo ziren oholtzara eta Espainiako bandera erre zuten.
Donostiako manifestazioa
"Ezker abertzaleak ukabila itxita baina eskua irekita" duela gogorarazi dio Otegik EAJri
Lau mila lagun inguru bildu ziren atzo Donostian 'No Apartheid-Autodeterminazioa' lelopean egin zen manifestazioan. Herrizaingo sailak debekatu eta EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak legeztatu zuen manifestazioan "apartheid politikoa" gainditzeko eta autodeterminazioaren alde lan egiteko konpromisoa berretsi zuen Arnaldo Otegik, eta EAJri gogorarazi zion "ezker abertzaleak ukabila itxita baina eskua irekita" duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu