Politika

Ezker abertzalearen Donostiako manifestazioa Bulebarreko kioskoan amaitu behar dela agindu du Jaurlaritzak

Aste Nagusiaren hasierako kainoikada jaurtiko duten ordu bertsuan da amaitzekoa biharko manifestazioa, eta bi ekitaldiek bat egitea eragotzi nahi du Herrizaingo Sailak. PPk eta Dignidad y Justiciak manifestazioa galarazteko eskatu dute.

2008ko abuztuaren 8a
14:55
Entzun
"Euskal Herriak bizi duen salbuespen egoera salatzeko" manifestaziora deitu du bihar Donostian. Antolatzaileek 17:30ean Bulebarretilk abiatzeko eta Donostiako erdigunean ibili ondoren leku berean amaitzeko baimena eskatu diote Jaurlaritzako Herrizaingo Sailari, Bulebarraren eremuan gune zehatz bat eman gabe. Herrizaingo Sailak, berriz, manifestazioa Bulebarreko kioskoan amaitzeko agindu die antolatzaileei.

Izan ere, bihar arratsaldeko zazpietan jaurtiko dute Alderdi Ederren, Bulebar amaieraren ondoan, Aste Nagusi hasierako kainoikada, eta manifestariek eta festaren abiatze ekitaldira joango direnek bat egitea eragotzi nahi du Herrizaingo Sailak.

Halaber, Herrizaingo Sailak antolatzaileei ohartarazi die "terrorismoa goratzerik" ez dagoela, eta legez kanporatutako erakundeen ikurrik erakusterik ere ez. Halakorik gertatuz gero aurrera egitea debekatuko diela ohartarazi die.

PPk manifestazioa galarazteko eskatu zion Jaurlaritzari. Diginidad y Justicia elkarteak, berriz, debekatzeko eskaera aurkeztu du gaur Espainiako Auzitegi Nazionalean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.