Euskal Herriko gatazkari buruzko eztabaida parametro egokietan kokatzea lortu dela esan du Otegik, hau da, zazpi herrialdez osatutako Euskal Herri baten autodeterminazio eskubidearen inguruan. Ildo horretatik, debatea kokagune horretara eramateko "borroka eta sakrifizo asko" egin behar izan direla azpimarratu du, eta ezker abertzalearen meritua dela horretara iristea.
Ezker abertzalearen erronkei dagokiela, lehentasunetako bat "bi estatuei aurre egiten segitzea" izango dela adierazi du Otegik. Hain zuzen ere, dinamika horretan Jose Maria Aznar Espainiako Gobernuko presidenteak porrot egin duela esan du, noizbait hala iragarri bazuen ere, "ez ezker abertzalea suntsitzea, ez ETA militarki garaitzea" ez duelako lortu.
Halaber, beste lehentasuna autodeterminazioaren inguruko eztabaida irabaztea izango dela iragarri du. Otegiren arabera, Ibarretxeren eta Jaurlaritzaren asmoa 25 urteren ondoren porrot egin duen Estatutua beste era batera biziberritzea da. Asmo hori "amarru" bat dela azpimarratu du baina "ezker abertzaleak borrokatu eta irabazi" egingo duela aldarrikatu du.
Erronkak ez ezik, aste honetako gertaerak ere mintzagai izan ditu ezker abertzaleko buruzagiak.Ildo horretatik, Herrerako mendateko tiroketan hildako Arkaitz Otazua gogoan izan du, eta bere ideien alde bizitza galtzeko prest egon den gazte bat zela nabarmendu du. Era berean, Otazua jaio zenerako Estatutua indarrean zegoela esan du Otegik, eta heriotza horrek adierazten duela Estatutuak ez duela ezer konpontzeko balio izan.
Otazuari lore eskantza eta Ertzaintza oldartu zeneko oroitzapena
Manifestazioa seiak laurden gutxi inguruan abiatu daBilboko Aita Donostia plazatik, `No apartheid. Autodeterminazioa'goiburu dula. Aurretik, 17:30etan, Arkaitz Otazua gaztearen argazki erraldoiaageri duen eta 'Agur eta ohore gudari gaztea' jartzen duen pankarta eskegi dute Sabino Arana etorbideko zubitik. Milaka lagun batu zaizkio manifestazioari. Pankarta, berriz, ezker abertzaleko buruzagiek eraman dute; besteak beste, Arnaldo Otegik, Joseba Permachek, Jone Goirizelaiak eta Koldo Gorostiagak.
'Euskal Herria aurrera' oihukatu dute manifestariek ekitaldiaren hasieran, eta lelo horri, independentziaren aldeko aldarriak, eta euskal presoen aldekoak batu zaizkie berehala.
Autonomia kalean, Arkaitz Otazuaren argazki handi bat agertarazi dute berriro, eta irudiaren aurrean lore eskaintza egin diote hildako gazteari haren lagunek —kuadrilakoek, unibertsitatekoek eta Alde Zaharrekoek—.
Handik pixka batera, iazko irailaren 14ko manifestazioaren aurka Ertzaintza oldartu zen parean, eserialdia egin dute manifestaldian parte hartzen ari ziren milaka lagunek. Eseri direnean, Joxerra Etxebarria AuBko buruak hartu du hitza, iazko irailaren 14an 'Gora Euskal Herria' lelopean egin zen manifestazioaren aurka ertzaintza oldartu zenean, bera izan baitzen bozeramaile. Orduko hartan, "herritarren duintasunez" erantzun zutela nabarmendu du Etxebarriak, eta etorkizunean ere hala egingo dutela.
Manifestazioa Bilbon, 'No apartheid. Autodeterminazioa' lelopean
Ezker abertzalearen erronkak "bi estatuei aurre egitea" eta autodeterminazioaren inguruko "eztabaida irabaztea" direla esan du Otegik
"Ikasturte politiko gogorra" datorrela iragarri du Arnaldo Otegi ezker abertzaleko buruzagiak 'No apartheid. Autoderminazioa' lelopeko manifestaldiaren amaieran. Bilboko Udaletxe atarian, milaka lagunen aurrean egin du hitzaldia, eta ikasturte politiko horri begira, ezker abertzalearen erronkak Espainiako eta Frantziako estatuei aurre egitea, eta Estatutuaren gisako "amarruak" saihestuz, autodeterminazioaren inguruko eztabaida irabaztea direla esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu