Pernando Barrena Batasuneko bozeramaileak ukatu egin du ezker abertzalearen eta beste alderdien artean “elkarrizketa politiko formalik” dutela. “Gaur gaurkoz ez dago, eta atsekabez adierazten dugu”, esan du. Atsekabea adierazi du, eta beren helburua alderdien arteko elkarrizketa politikoa bultzatzea dela nabarmendu du, Euskal Herriarentzat bake eta normalizazio egoera bultzatzeko. Hala ere, elkarrizketa formalik ez izan arren, alderdien artean harremanak badirela onartu du.
Bestetik,EAJ eta PSE-EE jo ditu Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariaren, Batasuneko bost mahaikideren eta PSE-EEko bi buruzagiren aurkako auzipetzearen erantzule. Barrenaren arabera, “epaiketa fartsa” bat da, eta “zirku politiko eta mediatiko” bat egiten ari dira bi alderdiak. Guzti honen abiapuntua Alderdien Legea dela adierazi du.
Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakaria, Batasuneko mahaikide Pernando Barrena bera, Arnaldo Otegi, Juan Jose Petrikorena, Rufino Etxebarria eta Olatz Dañobeitia, eta PSE-EEko buruzagi Patxi Lopez eta Rodolfo Ares auzipetu ditu EAEko Auzitegi Nagusiak, hain justu, bilerak egiteagatik.
Politika
Ezker abertzalearen eta beste alderdien artean ez dagoela “elkarrizketa politiko formalik” dio Barrenak
EAEko Auzitegi Nagusian Ibarretxeren, PSE-EEko buruzagien eta Batasunekoen kontra abiatu duten prozesua “fartsa” dela nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu