politika

Ezker abertzalearen eztabaida txostena, sarean

"Euskal herritarren hitza eta erabakia oinarri" izango duen eta "inongo indarkeriarik edota kanpoko injerentziarik gabeko prozesu demokratikoaz" gogoetan ari da militantzia, eta Interneten jarri du eztabaidako idatzia.

2009ko azaroaren 2a
14:49
Entzun
Ezker abertzaleko militantzia eztabaida fasean da, eta idatzia Interneten jarri berri du, www.ezkerabertzalea.info webgunean. "Aldaketa politikoa gauzatzera gonbidatzen zaitu", dio atari digitalak izenburuan.

Ezker abertzaleak iragarria du "erasoen gainetik" martxan jarriko duela "ziklo politiko berria", eta "euskal herritarren hitza eta erabakia oinarri" izango duen eta "inongo indarkeriarik edota kanpoko injerentziarik gabeko prozesu demokratikoaz" gogoetan ari da militantzia. Horretaz gain, independentziaren aldeko eragileen indarrak biltzeko xedea ere badu.

"Azken hamarkadetako borrokari esker, aldaketa politikoaren atarian da gure herria. Ezker abertzaleak Euskal Herri osoko herritarrok eskubide guztiak bermatuak izango ditugun eskenatoki berri bat eraikitzearen erronka du eskuartean, eta erronka horri aurre egiteko estrategiaren diseinuan dihardu. Fase politikoa argitzea, aldaketa politikoa gauzatzeko estrategia eraginkorra diseinatzea eta askapen prozesuan urrats erabakigarri bat egitea dira txosten honen helburuak. Helburu horiek gauzatu ahal izateko, txostena irakurri, hausnartu eta herriz herri burutuko diren eztabaidetan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu", dio www.ezkerabertzalea.info-k.

Brian Currin Euskal Herrian Eztabaida eta Bakea sustatzeko Nazioarteko Ekimeneko kideak ezker abertzalearen ekimen politiko berriaren garrantzia azpimarratu zuen lehengo astean Donostian, Lokarrik antolatutako hitzaldian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.