politika

Ezker Abertzalearen legalizazioaren aldeko giza kateak egin dituzte

Bilbon eta Donostian egin dituzte, eta Gasteizen 19:30etan hasiko da. Niko Moreno Elorrioko alkateak ere parte hartu dute, eta "iruzur politiko" gehiagorik ez dela izan behar adierazi du.

2010eko abenduaren 18a
19:32
Entzun
Bilbon eta Donostian Ezker Abertzalearen legalizazioaren aldeko giza kateak egin dituzte. Donostiako alde zaharrean eguerdian izan da ekimena eta hainbat jendek hartu du parte bertan. Sarriegi plazan bildu dira parte hartzaile guztiak hasieran. Handik abiatu dira, eta alde zaharrean bueltaka ibili dira, legalizazioaren aldeko kartelekin. Bretxako merkatuan ere ibili dira. Portuan amaitu da ekimena eta pankarta bat jarri dute bertan. Bilbon, berriz, udaletxe aurretik abiatu dira, eta Guggenheim inguruan amaitu dute. Gasteizen ere giza katea egitekoak dira 19:30etan Ama Birjin Zuriaren plazatik abiatuta.

Bilbon Niko Moreno Elorrioko alkateak ere parte hartu du, eta "iruzur politiko" gehiagorik ezin dela izan adierazi du. "Datorren urtarrilean gure alderdi berria, gure formazio berria, gure proiektu berria aurkeztuko dugu, prozesuari ekarpena egiteko modu onena delako eta herritarren exigentzia bat delako".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.