Ezker abertzalearen lehen hauteskundeak, hamar urteren ostean

2012ko abuztuaren 21a
12:13
Entzun

Ekainaren 21ean Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Sortu legezkoa dela ebatzi ostean, urriaren 21ean legebiltzarrerako hauteskundeetan parte hartuko du ezker abertzaleak, lehenengoz hamar urteren ostean. EH Bildu koalizioaren baitan aurkeztuko da ezker abertzalea, Aralar, EA eta Alternatibarekin batera. Laura Mintegi da lehendakarigaia, EHUko irakaslea eta Euskal PENeko presidentea.

2002ko abuztuaren 26an hasi zen guztia. Orduan, Batasunaren jarduerak hiru urterako eten eta haren egoitzak ixteko agindu zuen Baltasar Garzon epaileak, alderdia Herriko tabernen auziarekin lotuz. Horrek alderdiaren jarduera de facto etetea ekarri zuen arren, 2003ko martxoan utzi zuen legez kanpo Goreneko 61. areto bereziak, Alderdien Legea eskuan zuela. Handik aurrera, hamaika saio egin dituzte ezkerreko jende abertzaleek bozetara aurkezteko, baina gehienean alferrik. Autodeterminazioaren aldeko Bilgunea (AuB) eta hainbat herri plataforma izan ziren 2003an, Herritarren Zerrenda (HZ) 2004an, Aukera Guztiak eta Euskal Herrialdeetako Alderdi Komunistak (EHAK) 2005ean, Abertzale Sozialisten Batasuna eta EAE-ANV 2007an, eta Askatasuna eta Demokrazia 3.000.000 (D3M) 2009an.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.