Ezker abertzalearen ustez Urkulluren ahotsa oraindik entzun ez izana "salagarria eta politikoki argigarria" da

2012ko abuztuaren 14a
15:38
Entzun

Ohar bidez, Maribi Ugarteburu ezker abertzaleko kideak EAJren isiltasuna salatu du. Uribetxeberriak ospitalean 14 egun daramatzanean eta hamaika eragili politiko eta sozialek hitz egin dutenean, Urkulluren ahotsa oraindik ez dela entzun adierazi du Ugarteburuk. "Guztiz salagarria, eta era berean politikoki argigarria" dio. 

Ezker abertzaleak galdera zuzena egin dio Urkulluri: "Mariano Raxoi Espaniako Gobernuburuari azken bileran eskainitako leialtasunak presoen eta senideen heriotza arriskuaren aurrean isiltasuna gordetzea esan nahi du?". 

Ugatebururen hitzetan, Aieteko konferentziaz geroztik, Euskal Herriko gehiengo soziopolitikoa osatzen duten alderdi, sindikatu eta bestelako eragileak mugimenduan daude, pausoz pauso bake prozesu demokratikoa indartzeko norabidean. EAJ, berriz, kontrako norabidean doala esan du Ugarteburuk. "Aieten egon zen, baina harrez gero bake prozesuari bizkarra eman dio nabarmen eta Espainiako estatuaren monagillo trajea jantzi du" adierazi du. 

Bestalde, Uribetxebarria eta gaixorik larri dauden beste 13 preso politikoak preso mantentzea, Estrasburgoko Auzitegiak 197/2006 dotrina bertan behera uzteko emandako sententzia ez betetzea, eta presoen sakabanaketarekin jarraitzea gero eta jokabide "larriagoa eta ulertezinagoa" dela nabarmendu du ezker abertzaleak; "ez soilik Euskal Herritarren begietan, baita nazioartean ere".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.