Ezker abertzalearentzat, "oso albiste garrantzitsua" da

2012ko uztailaren 10a
17:59
Entzun

Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Parot doktrina atzera bota izana "oso albiste garrantzitsua" dela esan du ezker abertzaleak, eta ebazpena ez dela mugatu behar Ines del Rio presoaren kasura. "Kasu honetan preso zehatz baten errekurtsoari emandako erantzuna izan arren, epaiaren edukiak argi uzten du Parot doktrina bere osotasunean dela irregularra. Argi dio Estrasburgok: Espainiak Europako Giza Eskubideen Hitzarmena urratu egiten du zigor luzapen horiekin".

Maribi Ugarteburuk eta Pernando Barrenak prentsaurrekoa eman dute gaur arratsaldean Donostian, ezker abertzalearen izenean.

Aipatutako doktrina "mendeku eta gerra estrategiako neurria" dela deritzote, baita "Euskal Herrian ireki den bake prozesu demokratikoa oztopatzeko eta sufrimendu gehigarria eragiteko diseinatutako tresna" ere.

Espainiako Gobernuari eskatu dio zigorren luzapenak kaltetuta dauden beste 80 euskal presoak aske uzteko.

Ugarteburuk eta Barrenak adierazi dute nazioartea ez datorrela bat PPren gobernuak abiatu duen "bakearen kontrako estrategiarekin".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.