Sortu-ren erregistroa

Ezker abertzaleari hauteskundeetan parte hartzen ez uzteko eskatu du Barredak, "edozein formula aukeratzen duelarik ere"

PPko bozeramaileak ez du nahi "ez Sortu-Batasuna, ez hauteskunde zerrendak, ezta Batasunak okupatzen duen inolako alderdik ere" parte hartzea. Savaterren atzoko adierazpenak hanka-sartze handia direla iritzi dio.

2011ko otsailaren 22a
10:27
Entzun
Ezker abertzaleari, "edozein formula aukeratzen duelarik ere", hauteskundeetan parte hartzen ez uzteko eskatu du Leopoldo Barreda PPko bozeramaileak. Onda Vasca irratiari egindako adierazpenetan, esan du Sortu ETAren amua dela eta hauteskundeetan parte hartzea ETAk jarri duen helburua dela.

"Orain ez dugu erratu behar. Demokraziak oso ondo funtzionatu du terrorismoaren aurka, eta askatasunen defentsan ezin da muntaiarik utzi, ez Sortu-Batasuna, ez hauteskunde zerrendak, ezta Batasunak okupatzen duen alderdirik ere".

Gainera, Fernando Savater filosofoari atzo Espainiako telebista kate batean egindako adierazpenak aurpegiratu dizkio. Terrorismoarekin asko dibertitu dela esan zuen Savaterrek. Barredaren hitzetan lekuz kanpo daude adierazpen horiek, eta zer esan nahi izan zuen ulertzen saiatuta ere, hanka-sartze handia direla iritzi dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.