Politika

Ezker abertzaleko buruzagien askatasuna eskatzeko sinadurak biltzen ari da Lokarri

Ezker abertzalearen "askatasun demokratikoen errespetua", eta haren barne elkarrizketari "oztopo" gehiago ez paratzea aldarrikatzen du Lokarrik.

2010eko otsailaren 12a
18:19
Entzun
Ezker abertzaleko buruzagien askatasuna eskatzeko sinadurak biltzen hasi da Lokarri akordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren sarea. Helburu bikoitza du kanpaina horrek: alde batetik, "ezker abertzaleko buruzagien eta sektore politiko osoaren askatasun demokratikoen errespetua" eskatzea; eta, bertzalde, "oztopo guztiak" gelditzeko eskatzea, "estrategia politiko berri bat zehaztu ahal dezaten". Horren harira, ezker abertzalearen aurkako polizia operazioak haren barne eztabaida garatzeko "oztopo objektiboa" direla dio Lokarrik.

Bildutako sinadurak Espainiako Auzitegi Nazionalera, Espainiako Gobernura eta Eusko Jaurlaritzara igorriko ditu Lokarrik.

Baldintzapean aske utzitako ezker abertzaleko kideei ezarri dizkieten neurriei buruz, berriz, "oinarrizko eskubide eta askatasun demokratikoen urratzea" suposatzen dutela irizten dio Lokarrik, eta haiek ordezkatutako herritarrak "bizitza politikotik baztertzea" dakartela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.