Urriaren 24an Baionan plazaraturiko adierazpenean Ipar Euskal Herriko sentsibilitate politiko anitzetako ordezkariek egin zuten bat. Tartean ziren, erraterako, UMPko Max Brisson, Pirinio Atlantikoetako presidente hautatu berri duten Jean Jacques Lasserre zentrista, Frederique Espagnac PSko senataria, Xabi Larralde Ipar Euskal Herriko Sortuko kidea eta Jakes Bortairu Abertzaleen Batasunakoa.
Gai anitzen inguruan lortu zuten adostasuna: Frantziako Gobernuaren eta ETAren arteko akordio bat egitea, esparru juridikoan preso eta iheslarien eskubideak errespetatzea eta Ipar Euskal Herriarentzako instituzio berezi bat sortzea izan ziren proposamen garrantzitsuenetarikoak. Epe luzerako amnistia lege bat eskatu zuten.
Ezker abertzaletik UMPra, adostasun zabala Baionan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu