Mikel Arana Ezker Anitzako koordinatzaile nagusiak adierazi du alderdiak EH Bilduri edo PSE-EEri bakarrik emango diola babesa. Aranaren esanetan, urriaren 21eko hauteskundeen ostean Gobernua osatzeko Ezker Anitzaren botoak behar izatekotan, EH Bildurekin edo PSE-EErekin soilik egingo dutela akordioa. Hala, EAjrekin edo PPrekin itunik sinatzea errefuxatu du.
Radio Euskadin egindako elkarrizketan, Aranak nabarmendu du alderdiaren helburua ez dela gobernuan egotea, hori ez delako "ezker iraultzailearen helburua".
Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren diru kontuak kanpo ikuskaritza batek aztertzearen alde EAJk egindako proposamenaren inguruan galdetuta, Ezker Anitzako koordinatzaileak uste du halakorik ez dela beharrezko. Nahiz eta, "PSE-EEk ordainketa epeekin jolatuz kontuak apaintzen dituen", Aranaren esanetan.