Legebiltzarrerako hauteskundeak

Ezker Anitzako Arabako koordinatzaileak dimisioa eman du

Herrialdeko hauteskundeetako zerrendetan alderdiaren zuzendaritzak bere hautagaia "inposatu" duela argudiatu du Juanjo Vallejok, herrialdeko oinarriek proposatutakoari bizkar emanda. 

2016ko irailaren 3a
10:37
Entzun

Juanjo Vallejok eta Ezker Anitzako Arabako Kontseilu Politikoko beste bi kidek —Jose Manuel Lopez eta Antonio Palacios— dimisioa eman dute, Legebiltzarreko hauteskundeetarako hautagaia alderdiaren zuzendaritzak "inposatu" duela adierazita. Arabako Ezker Anitzaren batzarrari jakinarazi diote euren asmoaren berri hiru arduradun politikoek, ostegunean igorri eta gaur ezagutu den idatzi baten bidez, Efe albiste agentziak zabaldu duenez.

Azaldu dutenez, haiek Elkarrekin Podemosen hautagaitzarako Sabin Zubiri aukeratu zuten, eta horixe igorri zioten zuzendaritzari. Hark, ordea, Mikel Aranarena hobetsi zuen. Alabaina, Aranaren hautagaitza Ahal Duguk baztertu ondoren, Ezker Anitzak Iñigo Martinezena bultzatu zuen, nahiz eta hura hasiera batean Bizkaiko zerrendan zihoan eta ez Arabakoan. Dimisioa eman dutenek gogor kritikatu dute alderdiaren zuzendaritza, "bazterketa modu zaharrak inposatzeagatik". 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.