Krisia Ezker Batuan

Ezker Batua beste zatiketa baten atarian dagoela esan du Mikel Aranak

Koordinatzaile nagusiak barkamena eskatu die arabarrei eta euren botoa Ezker Batuari eman ziotenei, "ikuskizun negargarriagatik".

2011ko uztailaren 19a
14:59
Entzun

Mikel Arana Ezker Batuko koordinatzaile nagusiak barkamena eskatu die gaur arabarreri eta Ezker Batuari botoa eman ziotenei, EAJrekin izandako negoziazioen ondotik alderdia eskaintzen ari den "ikuskizun negargarriagatik". Donostian esan duenez, gainera, alderdia beste zatiketa baten atarian dago.

Ezker Batuko hogei militanteren babesean mintzatu da Arana, eta gogoratu du alderdiko lehendakaritzak atzo onartu zuela Javier Madrazo kanporatzea, Arabako bi batzarkide Nerea Galvez eta Mertxe Etxezarretari akta itzultzeko eskatzea eta Serfain Llamasi alderdiaren dirua maneiatzeko duen boterea utzi eta alderdia uzteko eskatzea.

"Etipa politikoarengandik at egon den negoziazio politikoa izan da, alderdiaren organuak jakinaren gainean jarri gabe", esan du Aranak. Ezker Batuaren historian izan den atalik tristeena dela esan du, eta egoera hau aldatzeko aukera bakarra azaroaren 12ko ezohiko batzarra izango dela esan du.

"Ezker Batua utzi nahi duenak horretarako eskubidea du. Hau ezin da izan uneoro auzitegietan konponduko den auzia", esan du Aranak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.