Ezker Batuak iragarri du azaroaren 20ko Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeetara ez dela aurkeztuko. Ezker Anitza-IUri zerrenda bateratuak lortzeko proposamena egin zion duela egun batzuk, baina ez dute itunik lortu eta, ondorioz, EBk bozetara ez aurkeztea erabaki du, Jose Navas bozeramaileak gaur jakinarazi duenez.
Javier Madrazoren ildokoek osatzen dute EB, eta eurei eman zien 'Ezker Batua' marka Hauteskunde Batzordeak eta ez Mikel Arana eusko legebiltzarkidearen ildokoei. Azken horiek Ezker Anitza osatu dute, IU barruan, eta duela astebete jakinarazi zituzten euren zerrendetako aurrenak.
EBk hurrengo astean erabakiko du Espainiako bozetan botoa Ezker Anitza-IUri eman edo ez.