Politika

Ezker Batua ez den beste izen bat izango du Madrazoren sektoreak

Alderdiaren VIII. Batzarra egin dute Bilbon, eta Jesus Uzkudunek ordezkatzen duen Erabaki ildoak litekeena da hauteskundeetan Bildurentzat eskatzea botoa.

2011ko urriaren 1a
17:46
Entzun

Javier Madrazo buru duen sektoreak Ezker Batuaren VIII. Batzarra egin du gaur Bilbon, eta 2012ko otsailean izen berri batekin amaituko den prozesu berritzaile bat hasiko dutela iragarri dute. Jose Navas Batzarreko presidenteak esan du, hala ere, horrek ez duela esan nahi Ezker Batutik joango direnik, Mikel Arana sektore ofizialeko buruak adierazi duen moduan.

Gaurko batzarraren ostean "Ezker Batuaren zuzendaritza berria osatuta" izango dela gaineratu du Navasek, eta "beste batzuk gatazkan tematzen badira" epaitegietan ikusiko dutela elkar. "Ezker Batua gisa sartu gara, eta Ezker Batua gisa aterako gara", adierazi du Navasek.

Batasunerako batzarra behar zuen gaurkoak baina zatiketa areagotzeko beste pauso bat bihurtu da. Izan ere, Jesus Uzkudunek ordezkatzen duen Erabaki ildoak oso kritiko agertu da Madrazoren sektorearekin eta litekeena da alderdia utzi eta azaroaren 20ko hauteskundeetan "Bildurentzat" eskatzea botoa.

Gaurko batzarrean 200 militante inguru bildu dira, eta lehen lerroan, Javier Madrazoren ondoan, Gaspar Llamazares Espainiako Izquierda Unidako diputatua agertu da. Mikel Arana buru duen sektoreak ez du gaurko batzarra onartzen eta ez da parte hartu. Tamalgarritzat jo dute Madrazoren sokakoek Arana agertu ez izana.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.