politika

Ezker Batua PSE-EEk proposatzen duen "elkarbizitza ereduarekin" ez dator bat

Goizean, PSE-EEko Bilboko egoitzan ordu eta erdiko bilera egin dute Ezker Batuko eta PSE-EEko buruzagiek. Bi alderdiek Euskal Autonomi Erkidegorako nahi duten “elkarbizitza eredua” desberdina dela agertu dute eta Ezker Batuak estatutu erreforma zehatz dezaten eskatu die sozialistei.

2004ko uztailaren 12a
19:37
Entzun
Ezker Batua-Berdeek eta PSE-EEk Bilbon egin duten bileraren ondoren, Javier Madrazo EB-IUko koordinatzaile nagusiak Euskal Autonomi Erkidegorako nahi duten “elkarbizitza ereduan” sozialistekin desadostasuna dagoela zehaztu zuen.

Ezker Batuaren ustez, euskal sozialistek ez dute Ezker Batuak proposatzen duen Atxikimendu Libreko Federalismoa onartzen. Hori dela eta, Madrazok sozialisten estatutu erreforma zehaztea eskatu dioPatxi Lopezi, PSE-EEko idazkari nagusiari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.