Datorren igandean Durango eta Iruñe artean erabakitzeko eskubidearen alde osatuko duten giza kateari atxikimendua adierazi dio Ezker Batua-Berdeak alderdiak.
Ohar batean, EBk nabarmendu du erabakitzeko eskubidea "sakontze demokratikorako ariketa" bat dela eta horretarako eskubidea duela Euskadik. Areago, eskubide hori aldarrikatu du "Espainiako Estatuan elkarbizitza pluralerantz" aurrera egiteko.