Radio Vitoriak gaur goizean aurreratu duenez, Ezker Batuak Nerea Galvez aurkeztuko du ostegunean Arabako ahaldun nagusia hautatzeko egingo den bozketan. Mikel Arana EBko koordinatzaile nagusiak, ordea, esan du horrek ez duela esan nahi alderdi horretako bi batzarkideek botoa emango diotenik, eta oraindik EAJrekin babesa negoziatzen ari direla.
Bi boto horiek gabe, Xabier Agirre hautagaiak ez du nahiko babes izango EAJrena eta Bilduren, eta Javier de Andres PPko hautagaiak eskura du ahaldun nagusia izatea, bere alderdiaren eta PSOEren babesarekin.
Politika fiskalaren inguruan dute EAJk eta EBk desadostasun handienak, Aranaren hitzetan, batez ere, ondasunen gaineko zergari dagokionez. Negoziatzen jarraituko duela adierazi du Aranak Radio Euskadin.