EUSKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEAK

Ezker Batuaren lehendakarigaia, Raquel Modubar

Santurtziko zinegotzi izan zen Modubar 1993tik 2011ra. Lehendakarigaiak azaldu du EB-Berdeak alderdi eta mugimenduekin itunak lortu nahi dituela, "bosgarren gune politiko bat indartzeko". 

2012ko irailaren 7a
17:44
Entzun

Ezker Batua-Berdeak koalizioak Raquel Modubar aurkeztuko du Eusko Jaurlaritzarako lehendakarigai bezala, Bilbon eginiko agerraldian jakinarazi duenez. Modubar Bizkaiko zerrendaburua izango da. Gipuzkoatik Alba Gutierrez aurkeztuko da lehenengo postuan eta Arabatik Jose Navas Ezker Batuko bozeramailea. 

Santurtziko zinegotzi izan da Modubar 1993tik 2011ra. Bi legegintzalditan koalizioko ordezkaria izan zen Bizkaiko Batzar Nagusietan.

Lehendakarigaiak koalizioak legebiltzarrean ahotsa izatearen garrantzia nabarmendu du, "politika neoliberalei aurre egiteko". Modubarrek azaldu du EB-Berdeak alderdi eta mugimenduekin itunak lortzeko beharrean dagoela, "bosgarren gune politiko bat indartzeko". 

Adierazi du, EAEn "nabarmen" gutxitu dela hauteskundeetako eskaintza. PPk, PSE-EEk eta EAJk "eskuineko politikak" babesten dituztela esan du eta EH Bilduk subiranotasunaren alde egiten duela. EB-Berdea koalizioak garrantzia gizarte gaiei emango diela nabarmendu du. Zabaldu nahi duten mezua "positiboa" da, haren esanetan; hau da, "murrizketen aurrean alternatiba" badagoela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.