nafarroa

"Ezkerra bilduz gero", Amaiurrek posible ikusten du UPN-PPri irabaztea

"Herritarrekin oso hausnarketa sinple bat partekatzera gatoz: iritsi da unea UPN-PPri Nafarroako jendartearen ordezkaritzaren gehiengoa kentzeko", esan du Sabino Cuadra zerrendaburuak.

2011ko azaroaren 14a
17:35
Entzun

“Posible da eskuinari irabaztea. Horretarako ezkerraren indarrak bildu egin behar ditugu”. Hala esan du Nafarroako Amaiurrek gaur, prentsaurrekoan. "Herritarrekin oso hausnarketa sinple bat partekatzera gatoz: iritsi da unea UPN-PPri Nafarroako jendartearen ordezkaritzaren gehiengoa kentzeko", adierazi du Sabino Cuadra Amaiurren Kongresurako zerrendaburuak.

Ezkerra "beti zatituta" aurkezten dela esan du Amaiurrek, eta UPN-PPk horregatik irabazten duela. "Iritsi da momentua hautetsontzietan ikustarazteko Nafarroa osoko herri eta auzo guzietara zabaldu den errealitatea: Nafarroa nazkatuta dago eskuinaren politikekin, Nafarroako herritarrek aldaketa politiko eta soziala nahi dute".

Nafarroan hezkuntza, osasun eta lan arloetan, kasu, herritarrak eta eragileak gaurko politiken aurka biltzen ari direla nabarmendu du Amaiurrek, eta politikan ere bide beretik jo behar dela uste du.

Agerraldian izan dira, besteak beste, Txelui Moreno (ezker abertzalea), Patxi Zabaleta eta Txentxo Jimenez (Aralar), Maiorga Ramirez eta Koldo Amezketa (EA) eta Bilduko ordezkari batzuk.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.