Erakundeek zerbitzu publikoetan egiten duten gastua gehitu egin behar dela uste du Ezkerra koalizioak. Nafarroako Ogasunaren egoitzaren aurrean eginiko mitin batean, Pablo Archel Espainiako Kongresurako zerrendaburuak adierazi du ongizate sistemari eusteko ezinbestekoa dela inbertsio publikoa gehitzea. Hautagai nafarrak ohartarazi du nazioarteko finantza erakundeek ezarritako neurrien bidetik joko dutela PSOEk eta PPk, eta nabarmendu du haiei aurre egiteko beharrezkoa izango dela herritarren mobilizazioa.
Instituzioen egoera ekonomikoa zaila dela azaldu du Archelek, baina gastu publikoaren murrizketak «sufrimendua» baino ez duela areagotuko. Ezkerra koalizioko zerrendaburuaren arabera, diru sarrerak handitzeko sakon aldatu behar da zerga sistema. Horretarako, ondasun eta errenten gaineko zergak handitzea proposatu du. Hori hala, Nafarroako Gobernuari eskatu dio arlo horietan dituen eskumenak baliatu eta «anbizio handiagoa» erakusteko. Javier Zubiri koalizioko kideak, berriz, zerga iruzurrari aurre egiteko baliabideak gehitzeko eskatu du.
Espainiako Gorteetarako hauteskundeak. Alderdien kanpaina
Ezkerra koalizioak uste du gastu publikoa gehitu egin behar dela
Instituzioen diru sarrerak ziurtatzeko zerga erreforma sakon bat bultzatu behar dela esan du Archelek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu