politika

Ezkerraberri Fundazioa aurkeztu du Aralarrek, subiranotasunaren eta arlo sozialaren oinarriak jarri nahian

Independentisten eta ezkertzaleen foro parte-hartzailea izateko asmoz eratu dute. Ostegunean Carod Roviraren hitzaldia izango da Donostian.

2009ko irailaren 12a
11:19
Entzun
Alderdiaren jarduera eta ideologia gizarteratzeko helburu duen fundazioa aurkeztu du gaur Aralarrek: Ezkerraberri. “Independentistak eta ezkertzaleak diren pertsonak biltzen dituen foro parte-hartzailea da Ezkerraberri. Euskal Herriak behar duen subiranotasun nazionala lortzeko oinarriak jarriko ditu fundazioak, betiere independentismoaren ikuspegitik", adierazi du agerraldian Xabier Etxague Aralarreko militanteak. Aldaketa soziala aldarrikatuko dute, "ikuspegi ekosozialistatik".

Euskal Herriaren subiranotasunaren inguruko eztabaida sustatu nahi dute, baita feminismoa, ekologia, gaztedia, garapen eredua, eredu ekonomikoa, euskara eta euskal kultura, immigrazioa, demokrazia parte-hartzailea, memoria historikoa, edota giza eskubide indibidualak eta kolektiboak arloei buruzkoak ere.

Ezkerraberri Fundazioak ikuspegi irekia izango duela esan dute, "betiere herritarrenganako hurbiltasuna galdu gabe”.

Ostegunean Josep Luis Carod Rovira ERCko burukide eta Kataluniako Generalitateko presidenteordea ekarriko dute, hitzaldia ematera. Donostian izango da, Miramar Jauregian, 19:30etik aurrera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.