HAUTESKUNDEAK IPAR EUSKAL HERRIAN

Ezkerraren gorakada ikusgarria

Uste baino aulki gehiago lortu du ezkerrak. Garaziko kantonamenduan Frantxoa Maitiak irabazi du. Angelun Jean Espilondok aulkia kontserbatuko du. Baiona Iparraldean ezkerreko hautetsia izanen da irabazle. Sopresa handienak Baionako bertze bi kantonamenduetan gertatu dira, ezkerra nagusitu baita bietan. Aurten berritu diren hamar kantonamendutatik bostetan PSko hautetsiak izanen dira.

'Amerikanuak' dokumentalaren grabaketa 2010ean. BERRIA
2004ko martxoaren 29a
12:09
Entzun
Baionako hiru kantonamenduak ezkerraren eskutan izanen dira. Sorpresa handiena Baiona mendebaldean gertatu da, inork ez zuelako espero ezkerrak eskuinari aulkia kenduko ziola.

Paueko kontseilu nagusian kide berriak sartuko dira. Baionako hiru kontseilariak berriak izanen dira, hiruak PSkoak. Hazparnen Beñat Intxauspe izanen da kontseilari berria eta Garazin Frantxoa Maitia. Bost kontseilari nagusi berri izanen dira.

Eskualde hauteskundeetan ere ezkerra garaile atera da, PSeko zerrenda nagusitu baita, bozen %52rekin. Nagusitasun hori ez da bakarrik Akitania guztia kontuan hartuz gertatu. Ipar Euskal Herriko bozemaile gehienek ere ezkerreko zerrendaren alde bozkatu dute.

Frantziako datuei begiratuz gero ere, ezkerraren garaipena ukaezina da. Eskualde guztiak ezkerraren esku gelditu dira, bat salbu. Eskuinak Alsazia kontserbatuko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.