KANTONAMENDU HAUTESKUNDEAK. BIGARREN ITZULIA. EMAITZAK

Ezkerraren Paueko aulkien ia hiru laurdenak Biarnokoak

Eskuineko kontseilarien erdiak, aldiz, Ipar Euskal Herrikoak dira, eta abertzale bat badago

ENEKO BIDEGAIN
BAIONA
2004ko martxoaren 30a
00:00
Entzun
52 aulkietatik 22 PSren esku izanen dira ondoko hiru urteetan. Horietatik hemezortzi igandean hautatuak izan ziren. Hemezortzi horietarik bi herenak baino gehiago Biarnokoak dira. Bost kontseilari sozialista dira Ipar Euskal Herrikoak. Ororen buru, ezkerreko hautetsien ia hiru laurdenak Biarnokoak dira.

Proportzioa desberdina da eskuineko hautetsien artean. Eskuineko 29etatik 14 Ipar Euskal Herrikoak dira. Lehendik ere jakina zen Ipar Euskal Herriko jendea eskuinekoa dela. Hala ere, aurten ezkerraren gorakadak Ipar Euskal Herrian ere izan du eragina.Ipar Euskal Herriko eskuinekoen artean, Beñat Intxauspek ez dauka etiketarik. Jean-Jacques Lasserre Kontseilu Nagusiko lehendakariak etiketarik gabeko hautetsi berri hori bereganatu nahi izanen du. Intxauspek bere kantonamenduko bozemaileen babes handia lortu du. Parte-hartzea ez da anitz ttipitu lehen itzulitik bigarrenera, nahiz eta lehian gelditzen zen hautagai bakarra zen. Bozetan parte hartu duten ia %79k bozkatu dute Intxausperen alde. Gaineratekoek zuri bozkatu dute.Intxauspe «euskaltzale suhar» gisa agertzen da. Lasserrek jakin izan du euskal departamenduaren aldekoak iritziz aldarazten. Interes guztia izanen du Intxauspe ere bere zakura biltzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.