Politika

"Ezkerreko erreferente" izatea da Batasunaren helburua

EAEko, Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko aurrekontuak "atzerakoiak" dira Batasunaren iritzian, "EAJren eskuineko politikaren ildokoak".

2006ko abenduaren 26a
16:21
Entzun
Politika sozial eta ekonomiko ezkertiarra aurrera eraman nahi du Batasunak, eta ezkerreko erreferente izan nahi dutela diote. Beraz, horretarako datozen hauteskundeetara aurkeztu egingo direla jakinarazi dute, nola egingo duten ez dakitela aitortu arren. "Ezker abertzalea egon egingo da hauteskundeetan".

Politika egiteko beste modu bat beharrezkoa dela iritzi diote, "soldata handidun eta herritarrengandik urrun dauden politikarien irudia alde batera utziz". Horregatik guztiagatik, ostegunean Eusko Legebiltzarraren aurrean AHT gelditu! Elkarlana-k deitutako elkarretaratzearekin bat egin dute. 11:00etan izango da elkarretaratzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.