PCEP, NOS-Unidade Popular etaCorriente Roja ezkerreko erakundeek txalotu egin dute ezker abertzaleak egindako apustua. PCPE alderdi komunistak Euskal Herriaren egoerari buruzko ebazpena onartu du bere bederatzigarren kongresuan. Euskal Herria gatazka armatutik ateratzeko baliagarriak dira ezker abertzalearen eta ETAren ekimenak, PCEPren irudiko. Haren ustez, emandako pausoek «itxaropen aroa» irekiko dute Euskal Herrian, eta, horregatik, abagune berrian elkarrizketa prozesua hasteko eskatu dio Espainiako Gobernuari. Halaber, Arnaldo Otegi ezker abertzaleko kidea aske uztea galdegin dio Zapateroren gobernuari.
Bestetik, Alderdien Legearen aurkako agiriak kaleratu dituzte Galiziako NOS-Unidade Popularrek eta Corriente Roja erakundeak. Biek ala biekAlderdien Legea baliogabetzeko eta ezker abertzaleak sortu nahi duen alderdia legeztatzeko eskatu diote Espainiako Gobernuari. Galiziako alderdi independentistaren ustez, ezinbestekoa da Espainiako Gobernuak Alderdien Legea baliogabetzea gatazka politikoa konponbidean jartzeko.
Corriente Roja erakundeak, berriz, ezker abertzaleak sortu nahi duen alderdi berria legeztatzeko eskatu dio gobernuari, hori delako bidea «euskal herritarren eskubide demokratikoak bermatzeko» haren ustez. Ezker abertzaleari elkartasuna eta lankidetza eskaini dio Corriente Rojak.
Otegiren askatasuna
Katalunian ere mintzatu dira ezker abertzalearen apustuaz. Carod Rovira Generalitateko jarduneko presidenteorde eta ERCkokideak Otegi askatzeko eskatu du. Rovirak uste du Otegik kalean egon beharko lukeela, «ezker abertzalearen estrategia politikoa gidatzeko». Otegi askatzea «zentzuzkoa» dela esan du.
Jordi Miralles EUiA alderdiko buruak, berriz, Alderdien Legea gaitzetsi du, eta egungo abagune politikoa aintzat hartu eta Otegi aske uzteko eskatu dio Auzitegi Nazionalari. Haren iritziz, Anoetako auziko epaiarekin auzitegiak onartu egin du «negoziazioa» ezinbestekoa dela gatazkakonponbidean jartzeko.
Ezkerreko hainbat erakundek ezker abertzalearen apustua txalotu dute
Arnaldo Otegi askatzeko eskatu dute ERCko Carod Rovirak eta EUiAko Jordi Mirallesek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu