EZKONTZA HOMOSEXUALAK

Ezkontzak sexu ezberdineko edo berekoen artekoak izan daitezkeela onartu du Frantziak

Ezkontza homosexualak arautzeko lege proiektuaren artikulu nagusia onartu du Frantziako Asanblea Nazionalak, aldeko 249 boto eta kontrako 97 jasota. Baionan, elkarretaratzeak egin dituzte gay eta lesbianen arteko ezkontzen aldekoek nahiz kontrakoek; poliziek banatu dituzte.

2013ko otsailaren 2a
16:36
Entzun

Gay eta lesbianen ezkontzak arautzeko urrats bat egin du gaur Frantziako Asanblea Nazionalak. Ezkontza homosexualak onartzeko lege proiektuaren artikulu nagusia onartu dute, 249ren aldeko botoa jasota. 79k egin dute artikuluaren aurka. Artikulu horretan zehazten denez, genero ezberdineko nahiz berdineko pertsonen artekoa izan daiteke ezkontza.

Asteartean hasi ziren eztabaidatzen lege proposamena, eta egun ugariz jarraituko dute. Frantziako Justizia ministro Christiane Taubira pozik azaldu da bozketaren emaitzarekin, eta esan du "norberak etorkizun komun bat norekin osatu erabakitzeko askatasuna" ezarriko dutela: "Ez dago arrazoirik Estatuak ez bermatzeko bikote homosexualen ezkontza ere".

Baionan, protesta egin dute Frantziako Asanblea Nazionalak hartutako erabakiaren aurka. Herriko Etxearen aitzinean elkarretaratzea egin dute, eta han izan dira, baita ere, hainbat talde antifaxista. Polizia joan da bi taldeak banatzera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.