POLITIKA

Ezohiko kongresua egingo du EAEko PPk martxoan, proiektua "indartzeko"

Arantza Quiroga alderdiko presidente gisa berretsiko dute batzarrean.

Oiarzabal, gaurko agerraldian. LUIS TEJIDO, EFE
2014ko urtarrilaren 24a
16:07
Entzun

Iñaki Oiarzabal Euskal Autonomia Erkidegoko PPko idazkari nagusiak eman du kongresuaren berri.  Bilbon eginiko agerraldi batean, azaldu du alderdiaren proiektua "indartzeko zelai erdira botatzeko" egingo dutela ezohiko batzarra, "egungo une politikoan erabakigarria izan dadin".

Datorren astelehenean elkartuko da alderdiaren zuzendaritza Bilbon, eta bertan deituko dute batzarrera. "Ahalik eta zabalena eta parte hartzaileena" izatea nahi dute, eta, ezustekorik ezean, Arantza Quiroga alderdiko presidente karguan berretsiko dute.

Zuzendaritza berrituko dutela esan du Oiarzabalek, eta ukatu egin du militanteak Vox alderdi sortu berrira joatea saihesteko egingo dutenik kongresua. Halaber, Quirogaren "kuraia eta ausardia" goraipatu ditu, alderdiaren babesa izan arren "harekiko konfiantza berretsi nahi izan duelako".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.