#sfk15

Ezohikoa eta korapilatsua izan da bosgarren entzierroa

Ez dira zezen guztiak iritsi zezen plazara; zezen bat irten eta berehala itzuli egin da San Domingoko ukuiluetara. Entzierro korapilatsua izan da, eta lau lagun adarkadaz zauritu dira, horietako bat larri.  [Youtube]https://youtu.be/6dejpvucpqM[/Youtube]

Ainhoa Oiartzabal Azketa.
2015eko uztailaren 11
09:29
Entzun

Ez da batere ohikoa izan aurtengo sanferminetako bosgarren entzierroa. Sei zezenetik bost bakarrik iritsi dira zezen plazara, 2 minutu eta 40 segundo inguru iraun duen entzierro korapilatsuan. Zezenetako bat, irten eta berehala, itzuli egin baita San Domingoko ukuiluetara, eta, beraz, bost zezenek soilik egin dute ibilaldi osoa.

Zezenek sakabanaturik egin dute korrikaldia, eta arrisku handiko uneak eragin dituzte; bazterretara begira joan dira, eta behin baino gehiagotan egin dute korrikalariei ekiteko keinua. Korrikalari asko erori da entzierroan. Korrikalari askok hartu dute parte gaurko entzierroan.

Lau lagun adarkatu egin dituzte; hiruri hankan sartu die adarra, eta bati ipurmasailan. Adarkatu duten lagunetako baten zauriak larriak dira. Orotara, bederatzi lagun artatu dituzte ospitalean. Eta Gurutze Gorrikoek 70 lagunetik gora artatu dituzte.

Jose Escolar ganadutegiko zezenek hartu dute parte bosgarren entzierroan. Aurten etorri dira lehendabizikoz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.