Emakumeen aurkako indarkeria

Eztabaida baten ostean bikotekidea jipoitzea egotzita gizon bat atxilotu dute Bilbon

Ustez bikotekidea jotzeagatik 43 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo arratsaldean Ertzaintzak. Antza denez, eztabaida baten ostean andregaia jipoitu zuen eta emakumea erietxean artatu behar izan zuten jasotako kolpeengatik. Arratsaldeko zazpiak inguruan emakumeak bera dei egin zion Ertzaintzari bere senargaiak jo egin zuela jakinarazteko.

2006ko uztailaren 22a
17:29
Entzun
Abisua jaso ostean, Bilboko Zabala auzoko etxe batera joan ziren Ertzaintzako bi kide. Bertan bikotea eta hiru urteko haur bat aurkitu zituetan. Antza denez, emakumeak kolpeak zituen lepoan, besoetan eta hanka batean. Emakumeak gizonaren portaera salatu eta kolpeak eman zizkiola esan zien ertzainei eta ziurtatu zuen ez zela senargaiaren tratu txarrak jasaten zituen lehen aldia.

Antza denez, O.A.H. ustezko erasotzaileak lepotik heldu zuen andregaia eta paretaren aurka bota zuen eztabaida bat izan ostean. Emakumeak buruarekin jo zuen pareta. Gainera, irainka ari zen bitartean ostikoak eman zizkion hanketan emakumeari.

Ertzainek atxilotu egin zuten ustezko erasotzailea eta emakumea Basurtuko erietxera eraman zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.